Maiatzaren 8an Euskadiko XI. Udaberriko Matematika Lehiaketaren sari banaketa ospatu zen EHUko Areto Nagusian.

Urtero bezala, gure ikastetxeko LHko 4. mailatik batxilergoko 2. mailara arteko hainbat ikaslek lehiaketa horretan parte hartu zuten. Lehiaketaren azkeneko proba EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean egin zen apirilaren 25ean.

Saritutako finalisten artean gure ikastetxeko lau ikasle egon ziren: Leire Benavidesek 1.saria jaso zuen L.H.-ko 4.mailako kategorian; Julian Ibarrondok eta Markel Castrillok 2. eta 5. sariak jaso zituzten hurrenez hurren L.H.-ko 5. eta 6. mailetako kategorian; eta 1.DBHko Diego Yankek 9. saria eskuratu zuen DBHko 1. eta 2. mailetako kategorian.

Zorionak, TXAPELDUNAK! eta eskerrik asko antolatzaileei.

Aviso Legal - Política de privacidad