Aste honetan, DBHko 1. mailako taldeek ordu berezia izan dute ikastetxeko liburutegian. Tutoreek lagunduta, gure ikasleek liburutegia bisitatu dute, beren adinerako bereziki aukeratutako irakurgai, komiki eta material ugari ezagutzeko.
Espe gure liburuzainaren eskutik, liburutegiak nola funtzionatzen duen, zein literatur berritasun dituen eta espazioa aprobetxatzeko modua ezagutu dute. Jarduera hau gure Irakurketa Planan oinarritzen da, eta irakurtzeko ohitura bultzatzea du helburu, idatzizko ulermena aurkikuntzaren bidez eta istorio on batean murgiltzeko plazeraren bidez indartuz.
Eskerrak ematen dizkiogu Esperi egindako lanagatik, eta gure neska-mutil guztiak animatzen ditugu liburuen magiaz gozatzen jarraitzera!






Iruzkin berriak