5. mailako ikasleak Urkiola Parke Naturalean izan ziren egun osoko irteera batean. Mendiaren eta naturaren ingurune paregabe honetan, esperientzia ahaztezina bizi izan zuten.
Toki Alai Parketxeko erakusketa ikusi ondoren, ibilbide bat egin genuen inguruan naturaren eta paisaiaren behaketa bat egiteko. Bertako zuhaitzak ezagutu ditugu eta parkean bizi diren animalia batzuen aztarnak et oinazeak identifikatu ahal izan genituen.
Oso gustura igaro genuen eguna. Naturarekin harremanetan jartzeaz gain, talde-lana eta elkarbizitza sustatu genuen.
Irteera honen bidez ingurumenarekiko kontzientzia handitu eta naturarekiko errespetua sustatu nahi izan dugu eta aldi berean gure ingurua ezagutu.
Eskerrik asko parte hartu duten guraso irakasle eta ikasle guztiei. Egun zoragarria izan zen!












Iruzkin berriak