6. mailako ikasleekin irteera berezia egin dugu La Encartada Fabrika-Museoa bisitatzeko, Balmasedan. Bertan, antzinako ehungintza-fabrika bat nolakoa zen ezagutu dute, artilea nola lantzen zen ikusi dute eta garai bateko langileen bizimodua hobeto ulertu dute. 

Gainera, eskulan bat egin dute artilearekin, telar txiki baten moduan, esperientzia praktiko eta sormenezko oso berezia izan dadin. Esperientzia oso interesgarria eta aberasgarria izan da, gure industria ondarea gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskainiz.  

Aviso Legal - Política de privacidad