Batxilergoko 2. mailako gure artistek (Marrazketa Artistikoko hautazkoa) oso eskola bereziko azken astea bizi izan dute. Yimby Sota aretoa bisitatu dute Mario Gaztelu-Iturriren erakusketaz gozatzeko, artista eta gainera gure ikastetxearen aita!

Bere obra miresteaz gain, berarekin solasaldi bat partekatzeko luxua izan dugu. Bere sortze-prozesua eta artearen ikuspegia bertatik bertara entzutea amaiera ezin hobea izan da urte hauetako heziketarako.

Eskerrik asko, Mario, zure eskuzabaltasunagatik eta marrazketarako grina hori transmititzeagatik. Libreta ideiaz beteta!

Aviso Legal - Política de privacidad