6.mailako ikasleekin Bilboko Guggenheim Museoa bisitatu dugu. Bertan, Maria Helena Vieira da Silva artistaren lana ezagutu dugu, bere estiloa, formak eta espazioen tratamendua aztertuz.

Bisitaren ondoren, ikasleek tailer batean parte hartu dute, ikasitakoa praktikan jarriz eta euren sormen-lanak sortuz. Esperientzia aberasgarria eta inspiratzailea izan da, arte garaikidea gertutik bizitzeko aukera paregabea eskainiz.

Aviso Legal - Política de privacidad