Duela astebete, eskolara itzuli aurretik, 3×3 #EscoGabonak VI. Txapelketa Solidarioa egin zen. 40 taldek baino gehiagok parte hartu zuten txapelketan eta egun osoan zehar eskola kirolez eta elkartasunez beteta egon zen! Eskerrik asko egun horretan saskibaloian jokatzera eta “Munduko tokiren batean” Elkartasun Kanpainan parte hartzera hurbildu zineten guztioi. Eta eskerrak eman nahi dizkizuet antolakuntzan egon zineten boluntario guztioi, mundu guztiak eguna goza zezan.

Aviso Legal - Política de privacidad