Martxoan Eskolapio – Coedupia 2025 Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Kongresua egin zen Budapesten, “360º-ko hezkuntza, Calasanz-en funtsezko intuizioetan inspiratua” lelopean, pedagogo handi honek proposatzen digun hezkuntza integralari buruz hausnartzeko.
Topaketan 43 herrialde baino gehiagotako ordezkariak bildu ziren, eta gure ikastetxeko Letizia Haur Hezkuntzako koordinatzaile eta irakasleak parte hartu zuen.
Egun horietan, hizlari ezagunekin hausnartu zen, tailer esanguratsuetan parte hartuz, esperientzia positiboak eta hezkuntza-jardunbide egokiak ezagutuz…
Eskolapiaren mundu zabalean egiten ari diren bideak partekatu ziren, otoitz egiteko eta gure fedea partekatzeko aukera izan zuten eta Calasanzen hezkuntza proposamenarekiko konpromisoa berritu zen.







Iruzkin berriak