Seigarren mailako ikasleek txangoa egin dute Ajangiz herrian dagoen Bird Center hegaztien interpretazio zentrora, Urdaibaiko paduren ondoan.
Hegaztien migrazio-bidaiei buruz ikasi dute, baita Urdaibaiko paduretan geldialdia egiten dutenak identifikatzen ere.
Bird Center-eko beirate handian dauden prismatikoak erabiliz, padura bisitatzen duten edo bertan bizi diren hegazti motak ikusi ahal izan dituzte.
Bisitaldian, Zentruko monitoreekin batera egon dira, eta haiekin hainbat jarduera egin dituzte Zentroaren jarduerari, hegaztien aniztasunari eta ingurumena zaintzearen garrantziari buruz ikasteko.
Ibilaldi polita, Arteaga dorreraino paseo lasai batekin osatzen dena, plazako zabuetan denok batera jolasten amaitzeko.


















Iruzkin berriak