Ohiko erraztasun, hurbiltasun eta familiartasunarekin, eskolako ikasle nagusiekin eta haien familiekin partekatutako eukaristia eta luntxa gogoratzen ditugu. Ez da falta izan diseinurik bozkatuena duen kamiseta ematea.
Eukaristian zehar ikasleek euren bizitzako motxilan betiko eramaten dabena eta mundu hobe bat eraikitzeko borrokatu gura daben arrazoia adierazi dogu.
Une batean, irakasleek elkarrekin bizitako eta ikasitako guztia eskertu dute, eta bizitzan oso ozen amets egitera animatu dute.
Azkenik, Zuzendaritzak gogorarazi du beti izango dituztela ateak zabalik eskolapio-proiektuarekin elkarlanean jarraitzeko, bakoitzaren nahien eta bokazioaren arabera.
Aurrera, ikasle maitea! Oso ondo prestatuta zaudete aurretik duzuen etapa berriari aurre egiteko.


Iruzkin berriak