Ikasgelei agur esan aurretik, Batxilergoko 2. mailako marrazketa artistikoko ikasleek ikasturte amaierako opari polit bat utzi dute ikastetxean.
Azken proiektu gisa, horma-irudi bat diseinatu eta margotu dute goiko patioko horma batean. Ekimen honen helburua espazio honi kolorea eta alaitasuna ematea da, bertan egunero jolasten duten haurren gozamenerako bereziki pentsatua.
Eskolako etapa ixteko modu polita, etorkizuneko belaunaldientzako arrasto sortzaile eta iraunkorra utziz. Eskerrik asko zuen lanagatik!

Aviso Legal - Política de privacidad