Duela aste batzuk, Batxilergoko 2. mailako 6 ikaslek Geografiako Olinpiaden IX. ediziora joateko aukera izan genuen, EHUko Gasteizko Letren Fakultatean.
Esperientzia honetan gehiago ikasi ahal izan dugu Geografia eta Lurralde Antolamenduko unibertsitate-graduari buruz; eta batxilergoko bigarren mailako geografiako gai-zerrendarekin zerikusia zuen proba egin ondoren, berriro irabazi dugu ikastetxe onenaren saria.
Oro har, oso esperientzia atsegina izan da tratu bikainarekin.
Ikasleak: Eneko Roca, Aitor Ortega, Ander Parra, Zuriñe Solas, Lucía Del Río eta Alba Cardoba.


Iruzkin berriak