DBH C-ko 2. mailako taldeak egun batez utzi ditu ikasgelak ingurune natural paregabe batean sartzeko: Urdaibaiko Biosfera Erreserban.
Madariaga dorrea bisitatu dugu, eta bertan gure ikasleek biosferaren funtzionamenduan, ikuspegi ekosozialean eta garapen iraunkorraren garrantzian sakondu dute. Gure ekintzek ekosistemetan nola eragiten duten ulertzea lehen urratsa da planetarekin arduratsuak diren herritar bihurtzeko.
Jardunaldi biribila zientzia, natura, kontzientziazioa eta bizikidetza uztartuz!

Aviso Legal - Política de privacidad